... eta bertsolaritzak Txapelketa Nagusiaren ondoren ere bizirik dirau

Amaitu da 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusia. Asteazkenero "Zortziko Aldrebesa" tartean beste konturik ez dugu izan irailatik hona. Saio berezien atal honekin bukatzeko gogoeta sorta bildu dugu. Aurten txapelketan parte hartu ez duen Bixente Gorostidi amezketarrarekin aritu gara. Txapelketa probatu du aurten Miren Artetxe hendaiarrak eta berekin ere hitz egiteko parada izan dugu. Eta azkenik, Esti Alkorta, bertsozaleak Txapelketaren inguruan egindako hausnarketak jaso ditugu. Honekin amaiera emango diogu Txolarre Irratian Txapelketa Nagusiaren jarraipenari. Bertsolaritzak, hala ere, jarraituko du bere tokia izaten "Tolosaldeko Ahotsa" magazinean. Asteazkenero, eguerdiko 12.30etatik 13.00etara.

<< BTN09 091223

Malkoa eta irrifarra uztartu dizkigun txapelduna: MAIALEN LUJANBIO

Maialen Lujanbio da 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko Txapelduna. ZORIONAK!!!!

<< BTN09 091216

Igandean lau urtez behingo erromesaldia BECera

Bertsozaleen Meca bihurtuko da BECa datorren igandean Barakaldon. Bertan ospatuko da, 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala. Andoni Egana, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Jon Maia, Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi eta Sustrai Colina izango dira zortzi finalistak. Igandeko finalaren aurretik, haien hitzak jaso nahi izan ditugu aste honetako "Zortziko Aldrebesan". Ez dira eurenak izan jaso ditugun iritzi bakarrak; bertsolari eta bertsozaleak ere izan ditugu gurean. Benat Iguaran eta Millan Telleria bertsolarien laguntzaz errepasoa eman diegu final erdiei eta Leire Zubeldia eta Oier Urkola bertsozaleek ere euren inpresioak konpartitu dituzte gurekin. Jon Agirresarobe, Txapelketa Nagusiko koordinatzailearekin ere hitz batzuk egin nahi izan ditugu. BECera hurbiltzekoak garen bertsozaleok kontuan hartu behar ditugun oharrak entzun ditugu bere ahotik. Halaxe osatu dugu, finalaren aurreko "Zortziko Aldrebesa". Beheko esteka honetan duzue entzungai.

<< BTN09 091209
Txolarre Irratia. Sakabanatua 5, 20270 Anoeta Telefonoa: 943 69 80 38 Fax: 943 65 09 67 E-posta: txolarrefm@euskalnet.net