Jarriozu Ahotsa Tolosaldeari

Entzun gaitzazu, entzuten zaitugulako. Txolarre proiektu parte hartzailea da. Ez luke zentzurik izango baldin eta Tolosaldeko herritarrek hitza hartu eta komunikaziorako tresna bezala erabiliko ez balute. Hortaz, hartzazu zuk ere hitza, jarriozu zuk ere ahotsa Tolosaldeari. Beheko hutsune honetan, zure herrian gertatzen denaren berri eman dezakezu eta gero Txolarrek lau haizetara zabalduko du eskualdean zehar. Tarte hau, librea da, zuena. Zuen iritzi, proposamenak, kritikak ere badute lekua bertan entzuten zaitugulako, entzun gaitzazu

izena

e-posta

testua

Egin zaitez bazkide

Txolarre Irratia proiektu xumea da, txikia baino gauza handiak egiten badakiena. Sorreratik izan du hazteko eta hobetzeko borondatea. Jakin badakigu asmo hori, zuetako askorena ere badela. Euskara normalizatu bitartean denon laguntza beharrezkoa izango da. Zuen ekarpena, txikia izan arren, ongi etorria izango da. Beheko esteka horretan sakatuz gero, bazkide txartela topatuko duzu; Txartela bete eta e-postaz bidali dezakezu. Bestela, hona hemen gure kontu korrontearen zenbakia:

Euskadiko Kutxa 3035 0046 74 0460037745

<< dokumentua deskargatzeko

Publizitatea

Tolosaldeko euskarazko irratia laguntzeko eta bide batez, zuen saltoki, ekimen eta bestelakoen propaganda egiteko aukera duzue baita ere Txolarre Irratian. Dokumentu honetan topatuko dituzue, irratian iragarkiak jartzeko salneurriak.

<< pdf a deskargatzeko
Txolarre Irratia. Sakabanatua 5, 20270 Anoeta Telefonoa: 943 69 80 38 Fax: 943 65 09 67 E-posta: txolarrefm@euskalnet.net